Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Harrapaturik Gaude

๐Ÿ‘ค Su Ta Gar โ€ข ๐ŸŽผ Alarma โ€ข โฑ๏ธ 6:20
๐ŸŽต 1231 characters
โฑ๏ธ 6:20 duration
๐Ÿ†” ID: 10846911

๐Ÿ“œ Lyrics

Hain gera hauskorrak ta ez gara konturatzen
Gu gara piztia dugunak elikatzen
Oldarkortasunean, gehienak ezinean
Bizi garenak sistema honen menpe
Sasi sariekin gaituzte engainatuko
Beharrezko ez ditugun beharrak sortuko
Askatasun faltsutik, itxurakeriatik
Garrantzitsu sentiaraziz
Gure aurka datorren izate geldi-ezinean
Kateatzen gaituen munstro kupidagabean
Autoelikatzen den armiarmaren sarean
Harrapaturik gaude
Aberastasunak lehen mundua itsutu du
Herri xumeengan zapalkuntza gogortuz
Heriotza airean, jendea ihesean
Gainera ateak ixten dizkiegu
Erokeria hau nola al da geldiarazi?
Ingurumenaren alde zerotik hasi?
Mundu global honetan
Aldagai hutsak eta morroi izateari utzi?
Gure aurka datorren izate geldi-ezinean
Kateatzen gaituen munstro kupidagabean
Autoelikatzen den armiarmaren sarean
Harrapaturik gaude

Gosea eta izurriteak
Armamentistika eta gerrateak
Klima aldaketa, hondamendiak
Lur planeta hausten ari da gizakia

Itsasoan haurrak dira itotzen
Emakumeak bortxatu eta hiltzen
Xenofobiak garbitu nahi gaitu
Hain erraz ezingo gaituzte gelditu

Gure aurka datorren izate geldi-ezinean
Kateatzen gaituen munstro kupidagabean
Autoelikatzen den armiarmaren sarean
Harrapaturik gaude
Harrapaturik gaude
Harrapaturik gaude

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings