Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Nire Amaren Etxea

๐Ÿ‘ค Rotten XIII โ€ข ๐ŸŽผ Aurrera โ€ข โฑ๏ธ 4:00
๐ŸŽต 956 characters
โฑ๏ธ 4:00 duration
๐Ÿ†” ID: 10945225

๐Ÿ“œ Lyrics

Hunat gaur berriz
Gathozen
Heureganat
Ekhi zaharren altzoan
Goizalde gazte huntan
Jaiki hadi
Hemen gaituk lehen ginenak
Mailuaz kolpatzeko
Estai oro
Guri ama on
Emaiguk indar
Eta gure kastari
Sirats on betirako

Hil da gure arbasoen herria
Teknologia eta zientzia artean
Zein ederra den mitologia
Zein tristea errealitatea

Hil da eraiki zuten guztia
Mundua jauzi zaio gainera
Basora datorren zuhaitz berriak
Zelako erronka duen aurrean

Trikuharri handi baten itzalean
Elkartu dira putreak ta beleak
Gizartearen suak haien etxea kiskaltzean
Erabaki dute gizaki orori
Begiak ateratzea

Hil dira gezurra eta egia
Justiziaren atzaparretan
Argi somatzen da ustelkeria
Munduko gobernu guztietan

Ez da iritsiko udaberria
Sortu dugun negu ilun honetan
Galdu ditugu loreen haziak
Zementupean lurperatzean

Maite zuten guztiaren babesean
Erori ziren guzti hoien izenean
Zin egiten dut, hemen eta orain, zuen aurrean
Erori arte defendatuko dudala
Nire amaren etxea

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings