Home 🎬 Bollywood 🎡 Pakistani 🎀 English Pop

La Txirrinka

πŸ‘€ Los Zopilotes Txirriaos β€’ 🎼 Entre Atxunes y Culebras β€’ ⏱️ 4:01
🎡 1313 characters
⏱️ 4:01 duration
πŸ†” ID: 11713879

πŸ“œ Lyrics

LA TXIRRINKA
(Letra: Iulen Romaratezabala "Pruluns", Andoni Goitia
Musika: Eneko Dorronsoro)

Zabortegiz bete zaigu
lurraldea goi eta behe - Ta arratoiak non daude?
Soluzioa badute,
nahiz herriari ez galde,
erre ke erre dabiltza
errauskailuaren alde
baina etxean ez du nahi - Ke ta usai!
inork badaezpada ere.

Herriari ostutako
elitearen garraio, - Ze arraio!
hiriburuen arteko
joan etorrirako jaio.
Gobernu artean zenbat
negoziaketa saio,
desarrollismo hutsari - Progresuaren jainkoari
belaunikatu gatzaio.

Txirrinkak hartu ta goazen!
Behingoz ohartu gaitezen
bide txarretik azkar joateak
ze gutxi balio duen.

Tren txu-txu ta abarren lotsa,
diruaren txin-txin hotsa.
Lurra bizirik mantendu ezean
dugu etorkizun motza.

Energi gabeziakin
beti merkatura adi.
Frackinga eta GaroΓ±a
aberasteko mirari.
Ez dela jasangarria
ez al dute ba nabari?
Jasoa baino gehiago
kendu beharra lurrari.

Paisaje tipikoena
autopista, autobia. - Patxadari ze fobia
Ez ote da etorriko
hortik gure hilobia?
Nahiz herriak sukaldean
badaukan kategoria,
asfaltoa bihurtu da - Gure beharren kontura
eguneroko ogia.

Goi tentsioko linea,
zementu ta biadukto. - Eta herria lekuko
Diruzale hauek inoiz
ez zaizkigu asetuko.
Protestan dijoanari
"nik agintzen dut ta punto"
baina tartak prest dauzkagu - Carguen, apunten!
ta ez gara geldituko.

⭐ Rate These Lyrics

β˜†β˜†β˜†β˜†β˜†
Average: 0.0/5 β€’ 0 ratings