Home 🎬 Bollywood 🎵 Pakistani 🎤 English Pop

Eüskal vibration

👤 Xiberoots 🎼 Maule muffin ⏱️ 8:47
🎵 1467 characters
⏱️ 8:47 duration
🆔 ID: 12212261

📜 Lyrics

Xiberoko lürraldetan ze eijer bizitzea
Guretzat ez beita hoberik bortüko aide hartzea
Heben beigira handitü, ezin lüzaz partitü
Beharre Oskaxeko alde hunian sortü

Aski aide saldürik ez beita oro berde
Mendien gibelean itxuskeriak gorde
Mündia kambiatü, gizona ertzotü
Biarnes lagün bat badük behar diok galtatü

Düala ehün urte ez kasik ezagützen
Orai karriketan hori baizik ez da entzüten
Aiten aiten hizkuntza beigira galtzen ari
Gero eta gütiago eüskaraz baizik egarri

Egün ez dügü nihue karriketan ikusten
Lana ürrentüz gero etxetan gira zerratzen
Telebista pisteak pentsamentüan usteltzen
Ta gero estonatzen jenteak direla behesten

Errepresioa ez da batere bidea
Noiz ote ütziko bakean gure herria
Behar ez direlarik baizik, alde orotan agertzen
Txakürtegi hau noiz düzüe zerratzen!

Ez dügü orai bizitzeko gogoa galdü
Heben besta egitera giro goxoa dü
Dantzatü, kantatü, eta xikokan aritzea
Kasü emanez geroz küzuina ez izatea

Oihanian zuiñen eijer
Txoriño bat kantari
Eskualdün arbolari
Zazpi probintzier

Amodioz dio gazter
Eskuarari beti esker
Jarraiki aiten ürhatser
Ez sekülan bazter

Ez deia xarmagari
Nuri ez dü plazer
Txori bat kantan ari
Eskualdün haurrider (bis)

O txoria hanitxetan
Zurekilan batian
Boztarioz kantatzia
Nian desiretan

Sartü gira plazeretan
Egün plaza eder huntan
Nahiz boztario ezari
Eskual bihotzetan

Hots anaie maitiak
Bandera eskietan
Eskualdünak beikira
Nagusi güzietan (bis)

⭐ Rate These Lyrics

Average: 0.0/5 • 0 ratings