Agur xiberoa
🎵 846 characters
⏱️ 7:03 duration
🆔 ID: 12422970
📜 Lyrics
Sor leküa ützirik gazte nintzalarik
Parisen sartü nintzan korajez beterik
Plazerez gose eta bürüan hartürik
Behar nüala alagera bizi
Bostetan geroztik, nigar egiten dit
Xiberoa zuri
Errepika
Agur Xiberoa
Bazter güzietako xokorik eijerrena
Agur sor leküa
Zuri ditit ene ametsik goxoenak
Bihotzaren erditik
Bostetan elki deitadazü hasperena
Zü ützi geroztik bizi niz tristerik
Abandonatürik, ez beita herririk
Parise ez besterik, zü bezalakorik
Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aire freska hartzen
Gain behera soginik beitzait üdüritzen
Orhi gainen nizala agitzen
Bena ez dira heben bazterrak berdatzen
Txoriek kantatzen!
Ametsa lagün nezak ni Atharratzera
Ene azken egünen han igaraitera
Orhiko txoriaren kantüz behatzera
Parka ditzan nik egin nigarrak
Hots xiberoatarrak, aintzinean gora
Eüskaldün bandera!
Parisen sartü nintzan korajez beterik
Plazerez gose eta bürüan hartürik
Behar nüala alagera bizi
Bostetan geroztik, nigar egiten dit
Xiberoa zuri
Errepika
Agur Xiberoa
Bazter güzietako xokorik eijerrena
Agur sor leküa
Zuri ditit ene ametsik goxoenak
Bihotzaren erditik
Bostetan elki deitadazü hasperena
Zü ützi geroztik bizi niz tristerik
Abandonatürik, ez beita herririk
Parise ez besterik, zü bezalakorik
Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aire freska hartzen
Gain behera soginik beitzait üdüritzen
Orhi gainen nizala agitzen
Bena ez dira heben bazterrak berdatzen
Txoriek kantatzen!
Ametsa lagün nezak ni Atharratzera
Ene azken egünen han igaraitera
Orhiko txoriaren kantüz behatzera
Parka ditzan nik egin nigarrak
Hots xiberoatarrak, aintzinean gora
Eüskaldün bandera!