Home 🎬 Bollywood 🎡 Pakistani 🎀 English Pop

Merezi Ote

πŸ‘€ Chill Mafia Records β€’ 🎼 Agur Eta Ohore X AllΓ‘ Va La Despedida β€’ ⏱️ 4:03
🎡 1255 characters
⏱️ 4:03 duration
πŸ†” ID: 12502707

πŸ“œ Lyrics

Etxetik ihes egiteko kalea zeharkatzea
Mutiko batek bakarrik egin lezake
Baina kaleak egunero ibiltzen dituen
Gizon hori jadanik ez da mutiko bat
Eta ez doa etxetik ihes

Badira udan eguzkia sartzen ari diren plazak
Hutsik geratzen direneko arratsalde batzuk
Eta landare alferrekoen etorbidetik
Heldu berri den gizon hori gelditu egin da

Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere, bakarrik egoteko
Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere, bakarrik egoteko

Kalerik kale bakarrik, plazak eta kaleak hutsik
Gelditzeko esan behar zaio andereren bati
Eta norberarekin bizi dadila eskatu behar zaio
Zeure buruarekin bestela mintzatuko zara

Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere bakarrik egoteko
Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere bakarrik egoteko

Horregatik batzutan gaueko mozkortia
Berriketan hasi ohi da proiektuak adierazten
Kalerik kale ibilkiaz ere etxea jadanik
Andere horrenean legoke, ta mereziko luke

Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere bakarrik egoteko
Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere bakarrik egoteko
Merezi ote bakarrik egotea?
Geroan ere bakarrik egoteko

Zu gabe, esperantzarik ez legoke
Zu gabe, ateak itxiko lirateke
Zu gabe, ilunetan nengoke
Zu gabe, ezin iraun daiteke
Zu gabe, ametsik ezin dut bete
Zu gabe, ezin bizi naiteke

⭐ Rate These Lyrics

β˜†β˜†β˜†β˜†β˜†
Average: 0.0/5 β€’ 0 ratings