Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Irtenbiderik Ez Zen

๐Ÿ‘ค Anje Duhalde โ€ข ๐ŸŽผ Ibilean Zuzenean Grabatua โ€ข โฑ๏ธ 7:06
๐ŸŽต 901 characters
โฑ๏ธ 7:06 duration
๐Ÿ†” ID: 13633499

๐Ÿ“œ Lyrics

Amaitu da guztia
urgain barean nago
itsasoan harago
eta atsedenago.
Gezurra diodanik
ez didazu esango
iruditzen banauzu
ordu batzuk lehenago.

Milesker, oi herio
salbatu nauzulako
ukan nazazu otoi
beti zure meneko.
Zuek ez egin negar
isilak diraueno
orain hobeki nago
haien eskutan baino.

Jo naute, hil naute
irtenbiderik ez zen
jo naute, hil arte
itzulbiderik ez zen
onena hiltzea
zela ohartu nintzen
neronen gorputza ere
ez nuen ezagutzen.

Utz nazazue neure
amets gabeko lotan
oroitu nazazue
sehaskako bertsotan.
Bizitzaren batera
berriz itzartzekotan
ez nazazue piztu
gorputz apurtu hontan.

Jo naute, hil naute
irtenbiderik ez zen
jo naute, hil arte
itzulbiderik ez zen
onena hiltzea
zela ohartu nintzen
neronen gorputza ere
ez nuen ezagutzen

Jo naute, hil naute
irtenbiderik ez zen
jo naute, hil arte
itzulbiderik ez zen
onena hiltzea
zela ohartu nintzen
neronen gorputza ere
ez nuen ezagutzen

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings