Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Bihotz

๐Ÿ‘ค Benito Lertxundi โ€ข ๐ŸŽผ Hitaz oroit โ€ข โฑ๏ธ 5:12
๐ŸŽต 764 characters
โฑ๏ธ 5:12 duration
๐Ÿ†” ID: 13894277

๐Ÿ“œ Lyrics

Gela ilun batean
bizi zara bihotz,
sineskeriaz elikatuz.
Gela ilun batean
bizi zara bihotz,
sineskeriaz elikatuz,
berezia zarela uste duzu,
uste duzu,
uste duzu.
Zeurekoi asmoak jorratuz,
hilezkortasuna amets eta.
Zeurekoi asmoak jorratuz,
hilezkortasuna amets eta...
zalantzaren itzalak
ikaratzen zaitu,
ikaratzen zaitu,
ikaratzen.
Bihotz guztiak zara zugan
baina, ez zara ohartzen.
Bihotz ororen poz eta mina
daramatzazu zure taupadetan,
baina oraindik ez duzu ikusi,
balio bilketan
lausoturik baitzaude.
Baina oraindik ez duzu ikusi,
balio bilketan
lausoturik baitzaude.
Hilezkor izan nahi duzu
eta hilezkor zara,
hilezkor bihotz guztietan,
bihotzean...
bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.
Bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.
Bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings