Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Jainkoa Eta Deabrua - Live

๐Ÿ‘ค Haxotz โ€ข ๐ŸŽผ Live @ Tio Pete โ€ข โฑ๏ธ 3:21
๐ŸŽต 884 characters
โฑ๏ธ 3:21 duration
๐Ÿ†” ID: 14123566

๐Ÿ“œ Lyrics

Jainkoarekin sarri berba egiten dut bere egia entzuteko
Zinikoa al naiz? Miraririk ez da bizitza argilundun honetan

Maitasuna ta herra irrikatzen ditut, buru oker hutsa naiz
Hauxe ote al da helburu bakarra?
Bizirik egonaren muina?

Orain argia
Baina gora begiratzen dudanean ez dut inor ikusten; mirari bat bizitzeko aukera nahiko nuke

Norbait begira denaz ziur nago, baina goitik ala behetik da?
Abailtzen bazaitut, zergaitik geratu?
Eraisten badizut bizia?

Deabruarekin maiz solas egiten dut bere egia entzuteko
Zinikoa al naiz? Miraririk ez da existentzia sorgor honetan

Marean barrena
Baina gora begiratzen dudanean ez dut inor ikusten mirari bat bizitzeko aukera nahiko nuke

Egiak eskutan lehertzen badizu ez niri negarrik egin, eszeptikoa naiz eta
Bizitza ez da miraria

Itsasoan barrena, zabor lagin arrainen artean
Bizi gabe begiak, aitortu ezin ene bizitza ez da miraria

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings