Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Prest al Gaude?

๐Ÿ‘ค Azken Sustraiak โ€ข ๐ŸŽผ Utopian Gara Aske โ€ข โฑ๏ธ 3:06
๐ŸŽต 855 characters
โฑ๏ธ 3:06 duration
๐Ÿ†” ID: 14467735

๐Ÿ“œ Lyrics

Prest al gaude? Edo lo gaude? Zuzen amildegirantz!

Usteldu da lehor zegoen sustrai zaharren zuhaitza,
Garai berrien indarrez pozoitu duguna
Mezu erraza, topikoak, erabiltzen ditugunak
Fruitu transgenikoen bide zuzena

Oraindik ba al nonbait itxaropena?
Edo gu gaude zeharo okertuta?
Hau bada sugarrak berpizteko bidea
Ez ote goaz zuzen amildegirantz?

Lau hamarkada dirauen aspaldiko bukle berbera
Kopiaren kopiaz eraiki ditugun kartzelak
Basapiztia zirkuko pistan txaloen truke bezala,
Astintzen gaituenaren etxabere fidelak

Prest al gaude? Edo lo gaude?
Gu geuk iragan bihurtu arte

Gurea bada
Malko ta odolez babes dezagun
Ez diezaguten ostu
Gurea da ta
Ez gaitezen elkar hondoratu
Behingoz indarrak batu

Gurea bada
Malko ta odolez babes dezagun
Ez diezaguten ostu
Gurea da ta
Oraindik bidea egiteko dugu
Alboan izango ahal zaitugu?

Prest al gaude?

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings