Home 🎬 Bollywood 🎵 Pakistani 🎤 English Pop

Bereterretxen khantoria

👤 Mikel Laboa 🎼 Bat hiru ⏱️ 8:06
🎵 922 characters
⏱️ 8:06 duration
🆔 ID: 14566296

📜 Lyrics

Haltzak eztü bihotzik
Ez gaztanberak hezürrik:
Enian uste arraiten ziela
Aitunen semek gezürrik. (bis)

Bereterretxek oheti
Neskatuari eztiki;
"Abil eta so egin zan
Gizonik denez ageri" (bis)

Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabiltzala
Borha batetik bestera. (bis)

Jaun kuntiak berhala,
Traidore batek bezala:
"Beretxerretx, aigü borthala:
Utzüliren hiz berhala". (bis)

"Ama, indazüt athorra,
Mentüraz sekülakua!
Bizi denak orhit ükhenen dü
Bazko-gaiherdi-ondua". (bis)

Marisantzen lasterra
Jaun kuntiaren borthala!
"Ai!, ei!, eta, jauna, nun düzüe
Ene seme galanta?" (bis)

"Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik;
Abil, eraikan bizirik." (bis)

Ezpeldoiko alhaba,
Margarita deitzen dena;
Bereterretxen odoletik
Ahürkaz biltzen ari da. (bis)

Ezpeldoiko bukhata,
Ala bukhata ederra!
Bereterretxen athorretarik
Hirur dozena ümen da. (bis)

(Herrikoia)

⭐ Rate These Lyrics

Average: 0.0/5 • 0 ratings