Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Itxaropen Arnasa (Neallta Fola)

๐Ÿ‘ค Brigade Loco โ€ข ๐ŸŽผ Amets Bati Lotuta โ€ข โฑ๏ธ 4:01
๐ŸŽต 815 characters
โฑ๏ธ 4:01 duration
๐Ÿ†” ID: 16751995

๐Ÿ“œ Lyrics

Baso ilun batean
Sasiek hesitu nahi zuten heinean
Bizirauteko adoreaz
Hazi sumina erne da
Amalurra salduta ezagutu arren
Izatea zen erabakia
Ukatu nahi digutenen menpe!

Bere izaera duen herri aske baten alde
Eta zurekin gaude (Gaude!)
Arantza beltzez jositako bidea zabaltzen
Bere izaera duen herri aske baten alde
Eta zurekin gaude (Gaude)
Arantza beltzez jositako bidea garbitzen

Buruak hotz dirau, bihotza lehertzear ukabilean
Gertu duzu geroa, igaro da iragana, jada gaur oraina
Erabakia hartua dago
Arbasoen etxea, defendatuko duzu!

Bere izaera duen herri aske baten alde
Eta zurekin gaude (Gaude!)
Arantza beltzez jositako bidea zabaltzen
Bere izaera duen herri aske baten alde
Eta zurekin gaude (Gaude)
Arantza beltzez jositako bidea garbitzen

Soilik ongi antolaturiko herriak
Lor ditzake helburu handiak

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings