Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Mendian galdu direneri

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Primaderari โ€ข โฑ๏ธ 8:50
๐ŸŽต 1550 characters
โฑ๏ธ 8:50 duration
๐Ÿ†” ID: 18376671

๐Ÿ“œ Lyrics

Gauza triste bat publikatzeko kantatzerat naiz abian
Horra zer berri zabaldu zaukun berriki Euskal-herrian
Laguntza faltak berekin duen pairamenaren erdian
Hiru gizonek beren bizia galdu dutela mendian

Etziren gure arrazakoak mendian galdu direnak
Jainko Jaunaren bixtan ordea anaiak girade denak
Kolorez beltzak izanagatik, heiek ere ama banak
Bestek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak

Afrikatikan hunat zatozin, eginik bide luzea
Ezin jasana zuketen nunbait herriko ezin bertzea
Beren bizia hobetu nahiz, gosez ta hotzez hiltzea
Bas'ihiziek gorenaz dute holako heriotzea!

Diru zuteno laguntzaileak bazituzten ene ustez
Bainan zonbaiten karitatea egiten da diru hutsez
Hartarik kanpo axola guti bertzen arima gorputzez
Gauza horrek nau orroit arazten Judasez eta Jesusez

Boteretsuak ilargiraino igan zauzkigun orduan
Nehoiz bezanbat injustizia ikusten dugu munduan
Batzu dirutan emokatuak, gako guziak eskuan
Eta bertzeak ogia galdez, biziaren irriskuan

Dirua deno gure nagusi, ikusiren da holako
Aberatsentzat atekak zabal, hertsi pobrearendako
Iduritzen zaut, gizona bada erreprotxurik gabeko
Bidea libro behar lukela nahi lekurat joaiteko

Arrotz horiek horrela hiltzen ikusiz gure artean
Nolaz eduki ginezake guk kontzientzia bakean?
Orroit gaitezen, atsalde batez, Galbarioko gainean
Gu guzientzat hil izan zela Jesus kurutze batean

Jesus maitea, otoitzez nago kurutzearen oinetan
Ixuri duzun odol saindua ez dadila debaldetan
Gure lurrean hil zure haurrak harzkitzu, otoi, besotan
Arraza berex eta mugarik ez den erresuma hortan!

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings