Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Orhiko xoria

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Kantuz sortu naiz eta โ€ข โฑ๏ธ 4:23
๐ŸŽต 651 characters
โฑ๏ธ 4:23 duration
๐Ÿ†” ID: 18547317

๐Ÿ“œ Lyrics

Orhiko xoria Orhin bakean da bizitzen
Bere larre sasietan ez da hura unhatzen
Han zen sortu, han handitu, han ari zen maitatzen
Han bere umen artean, goxoki du kantatzen

Urusa harek bezala egiten dakiena!
Orhin sortu eta Orhin gazte zahartzen dena!
Aditzez baizen ez daki zer den kanpoko ona
Bainan aldiz jastatzen du etxeko zoriona

Etxean pena guziak dirade kontsolatzen
Etxean zauri minenak noratbait ere hesten
Irriak, solas gozoak, non dirade han baizen
Gau-aldera familia denean bateratzen?

Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
Zutaz gabetua dena zertaz da gabetua?
Umezurtza baten pare dabila herratua
Ezin bere bihotzaren aurkituz sosegua

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings