Gure artzain etxolari
๐ต 787 characters
โฑ๏ธ 4:03 duration
๐ ID: 18936518
๐ Lyrics
Ez dakit noiztik den bainan bai iragan aspaldian
Gure arbasok landatu leizar batzuen erdian
Iparretik hotzik datorken haizearen gordabian
Etxetik urrun han dago gure artzain etxola mendian
Aspaldi du zure gana, haur hutsa nintzan denboran
Aita zenak ninduela goiz argi batez ereman
Orroit zirea, ahapetik, zer botu egin nuen han?
Beti maiteko zintudala nola nerautzun hitzeman!
Zer ahal zen zure pena ez baitzinintaizken mintza
Nik ordea misterioz entzun nuen zure hitza
"Gorde leku bat erakutsiz hor dagoke nere giltza!
Nitarat gabe, otoi, ez geldi, hemen gaindi bazabiltza!"
Bainan gaur zer senditzen dut? Zer heldu da neuregana?
Jazdanikan aurtenerat bortzitza zaut mendi gaina
Gehiago luzaz ez nindaike izan lehengo artzaina
Bainan, etxola, ez otoi trista utziren dautzut ordaina!