Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Bizi Dadin Euskara

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Gure Lurretik (Otsobi) โ€ข โฑ๏ธ 2:45
๐ŸŽต 1023 characters
โฑ๏ธ 2:45 duration
๐Ÿ†” ID: 20011933

๐Ÿ“œ Lyrics

Haurretik ibilirik mundu zabalean
Itsasoan marinel tratulant lurrean
Mintzaira mota asko badut ikasirik
Euskarak nihun ere bat ez du parerik

Ardia alhatzen da bazka gizenetan
Han kausitu ondoan mendi hegaletan
Euskarak ere badu eremu zabala
Han, han berma ditake jakinen ahala!

Nun da Euskara bezen mintzaira berorik?
Munduan batek ez du khar handiagorik!
Maitea maiteari mintzo bada gabaz
Leihorat itzulia mintzo da euskaraz!

Haurra bere amari nola mintzo zaio?
Ama, ama, euskaraz sehaskatik dio
Amari lakhet zaio horren entzutea
Gure Euskara hain da mintzaira maitea!

Mintzairetan Euskara omen da lehena
Dena deen, Euskara da segur ederrena
Othoi atchik dezagun eder bezen garbi
Euskaraz mintzatuz noiz bai eta non-nahi!

Herritik urruntzean, Euskaldun gaztea
Ez duzu ahantziko Euskara maitea
Ondikotz zenbat ez da ahanzten duenik!
Merezi othe dute Euskaldun izenik?

Euskara hain da eder, hain da maithagarri
Non behar baitiogu laguntza ekharri
Bizi dadin maitea orai eta gero
Berma gaiten hortarat Euskaldunak oro."

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings