Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Zurrumurrua

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Kantuz Sortu Naiz Eta... โ€ข โฑ๏ธ 3:12
๐ŸŽต 510 characters
โฑ๏ธ 3:12 duration
๐Ÿ†” ID: 20120500

๐Ÿ“œ Lyrics

Zenbakizko idolo
Berriaren pean
Apaleratu gara
Merkatu batean
Doinu bat entzuten da
Erdi apartean

Biziaren kantua
Jainkoaren dantza
Konta ahala izen
Dituen baratza

Gure arnaseratu
Ezinik gabiltza
Mintzo handiagoak
Jaten digu hitza
Hala ere ertzetan
Badago jakintza

Hizkuntzaren hazia
Mintzoaren lore
Milaka iruditan
Hamaika kolore

Alorrik ez da nonbait
Merkatuaz landa
Munduaren globoak
Puztean eztanda
Baina zurrumurrua
Kantu beti han da

Arimaren txikia
Denen izpiritu
Anitzek bat dutena
Batek anitz ditu

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings