Ameriketako Bidean
๐ต 808 characters
โฑ๏ธ 3:13 duration
๐ ID: 20485849
๐ Lyrics
Huna jadanik hamar egun
Itsasoz itsaso noala
Nere sortetxetik hain urrun
Utzirik amaren hegala!
Ai!, nere amaren nigarrak
Orai ez daude xukaturik
Aita zenaz seme bakarrak
Baitzadukan kontsolaturik!
Arreba, hor egon zaite, zu
Ama maitearen aldean
Jinen nitzaiola errozu
Bai, urte laburrik barnean
Ainharak horra airez aire
Nun doazin alde hartara
Hegalak banintu ni ere
Ez nindaike ez hemen bara
Amentsetarik nintzen, barda
Aberats etxerat itzuli
Bainan ene amentsa joan da
Eta oro zaizkit itzali
Lore bat bere baratzean
Ikusi dut eta han utzi
Berari deus ez diot erran
Igorriren diot goraintzi
Hor berean, lore gordea
Egon zakizkit, histu gabe
Zu izanen zare neurea
Zu, nik ditudan denen jabe
Ene gazte lagun maiteak
Sorterriaz goza zaitezte
Ni hortik hoin urrun joaiteak
Oi!, zein nauen ezarri triste
Itsasoz itsaso noala
Nere sortetxetik hain urrun
Utzirik amaren hegala!
Ai!, nere amaren nigarrak
Orai ez daude xukaturik
Aita zenaz seme bakarrak
Baitzadukan kontsolaturik!
Arreba, hor egon zaite, zu
Ama maitearen aldean
Jinen nitzaiola errozu
Bai, urte laburrik barnean
Ainharak horra airez aire
Nun doazin alde hartara
Hegalak banintu ni ere
Ez nindaike ez hemen bara
Amentsetarik nintzen, barda
Aberats etxerat itzuli
Bainan ene amentsa joan da
Eta oro zaizkit itzali
Lore bat bere baratzean
Ikusi dut eta han utzi
Berari deus ez diot erran
Igorriren diot goraintzi
Hor berean, lore gordea
Egon zakizkit, histu gabe
Zu izanen zare neurea
Zu, nik ditudan denen jabe
Ene gazte lagun maiteak
Sorterriaz goza zaitezte
Ni hortik hoin urrun joaiteak
Oi!, zein nauen ezarri triste