Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Beharra

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Otsobi โ€ข โฑ๏ธ 3:40
๐ŸŽต 1061 characters
โฑ๏ธ 3:40 duration
๐Ÿ†” ID: 21122984

๐Ÿ“œ Lyrics

Aitak manatu zion seme bati behin
Larrera egurketa goizetik joan zadin
Hik ekartzeko diat zama bat han egin
Osorik ekar hadak etzakala arin

Mutikoa larretik deus gabe heldu da
Aita nik ez dezaket alltxa zama hura
Ongi behatu diot ez zazula duda
Bakarrik ez nindaike lotzera mentura

Aitak zer ez zakien hark behar bezala
Beharra delitua zen gizon bat han zela
Hail hots oihu egiok lagun daitzakala
Beharra oi beharra haugi berehala

Mutikoa larrera itzultzen da berriz
Egurrari so dago unkitzen du eriz
Gero oihuz hasten da bost edo sei aldiz
Beharra oi beharra, beharra hots nun hiz

Nehor ez zaioela heldu laguntzera
Kexuz eta haserrez hor lotzen da bera
Bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera
Mila debruka gero derama etxera

Aita ez zen nehor han, egin diot oihu
Nork lagundu hau bada kargatzen hoin zalu
Beharrak hau bortxatu orai ez dut dolu
Oxala bertze hura debruak joan balu

Aitak erraiten dio beti hola egik
Ontsa bermatzen denak indar haundia dik
Nik eraman hor huen ez zukan bertzerik
Jainkoak laguntzko deus ez duk hoberik
Kantu hau ez da ezaguna

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings