Home 🎬 Bollywood 🎡 Pakistani 🎀 English Pop

Zortziko Txikian

πŸ‘€ Azken Sustraiak β€’ 🎼 Goierri β€’ ⏱️ 3:27
🎡 836 characters
⏱️ 3:27 duration
πŸ†” ID: 21446258

πŸ“œ Lyrics

Zeharo irentsi gaitu globalizazioak, errotik ahazteraino gure identitatea
Arbasoek utzitako ondare ederrena, debeku izan zen hizkuntzaren arnasgunea

Sehaska kanta zaharrak ahoz aho zabalduak herri plazetara
Txistuak txalo bihurtzen Urepeleko artzaia
AbaliΓ±eko Joxe Miel umorearen maisua, zazpi senidetatik bizi zen bakarra, Lazkao Txiki zaharra

Sehaska kanta zaharrak ahoz aho zabalduak

Hizkuntzaren artisau izan direnengatik dirau gure ahotsak bizirik
Bertsolari olerkari, hitz zorrotzen/goxoen gudari
Zuekin gara herri

Abizena baino lehen izena duten horiek bidean ahaztu gabe, Maddalen eta Miren
Maialen Irunen kontzientziak astintzen: "Dena ondo zijoan argia piztu den arte"
"Naizen" elkarteari Onintzaren bertsoa, desberdin izendatutakoen batasuna
Saioak IruΓ±an argi ta garbi esana: "Mundua ederragoa da hurbilduz bazterrera"

⭐ Rate These Lyrics

β˜†β˜†β˜†β˜†β˜†
Average: 0.0/5 β€’ 0 ratings