Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Primaderari

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Kantuz sortu naiz eta โ€ข โฑ๏ธ 7:54
๐ŸŽต 1201 characters
โฑ๏ธ 7:54 duration
๐Ÿ†” ID: 21596425

๐Ÿ“œ Lyrics

Apirilean goiz eder batez goizik bainintzan atzarri
Eta ohea uzteko nagiz nindagola pentsalari
Etxe aintzineko sagar arbolan xori bat zagon kantari
Gau hartan zerbait gertatu zela, beha nezon kanpoari
Negu zitalak lekua utzi ziola primaderari

Ene barnean senditu nuen gazteko sugar piztura
Bihotza berriz airatu zauntan kanpoko xori xixtura
Lur gain guziak galdua zuen negu beltzeko histura
Ni gandik ere aldaratu zen zahartzearen tristura
Etsipena zen leku guzitan argi berri bat piztu da!

Xori pareak ikusten ziren bel'izpi bana mokoan
Erasiaka han zabiltzala, sar ateraka, sasuan
Jainkoak berak erakatsirik dakiten soinu gozoan
Ohantze berri baten egiten elgarren amodioan
Maitasun hortan sortu beharrak diren umeak gogoan

Xoraturikan kanpoari so iragan ditut orenak
Bixtan nituen bizi huntako dohainikan ederrenak
Niolarikan: Norentzat bada, gauza eder hauek denak?
Nola ahantzi itsuak eta presondegian daudenak?
Primaderaren edertasunik ikusi ezin dutenak!

Primaderaren iduria da gizonen gaztetasuna
Apirilean entzuten diren xori kanten oihartzuna
Indar guzia berekin dauka, gainerat edertasuna
Gazte maitea, estima zazu zutan duzun ontasuna
Zoin ederra den ikasi orduko iragan behar zaizuna!

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings