Home 🎬 Bollywood 🎡 Pakistani 🎀 English Pop

Etxea

πŸ‘€ Erramun Martikorena β€’ 🎼 Kantuz Sortu Naiz Eta... β€’ ⏱️ 5:48
🎡 1010 characters
⏱️ 5:48 duration
πŸ†” ID: 21642991

πŸ“œ Lyrics

ETXEA
Bixkar batean, iguzkitara,
Dago eskualdun etxea!
Hegaztei gorri, arpegi garbi, eta zabalik athea;
Gorrian garbi: gure odola! garbian argi: bihotza!
Athea zabal: eskalek ere aurkhi dezaten egoitza.
Eskual-Herriko bixkar batean ginen biziari sortu,
Iguzkitara dagon etxean gintuen indarrak hartu;
Oi, nola dugu geroztik utzi burhasoen atherbea?
Arrotz bat dela bixkar hartako etxaldearen jabea!
Udazkenean, ihesi doha hegaztin ainhara beltza,
Ez baitezake jasan gaixoak mendietan dugun hotza;
Udaberrian, iguzki ona deneko berriz agertu,
Huna nun zaukun xori ber bera ezkaratz berean sartu.
XoriΓ±oaren lur ohantzea negu luzean egon da:
Ixilik, hutsik, bainan halere nehork ez du barreatu...
Zadien itzul, ainhara horri ez ginuen zeren galda,
Urez haindian, bertzerik ez du gau et'egun gogoratu.
Eskual-Herriko seme alabak, egin ainharak bezala:
Bixkar hartarik, ezin bertzean, behar bazirezte jautsi,
Orhoit arrotzak zuen etxea bildu nahiz dabiltzala,
Zuen ohantze goxotik, othoi, ez bethikotz joan ihesi!

⭐ Rate These Lyrics

β˜†β˜†β˜†β˜†β˜†
Average: 0.0/5 β€’ 0 ratings