Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Ziklomorphosia

๐Ÿ‘ค Sorkun โ€ข ๐ŸŽผ Ziklomorphosia โ€ข โฑ๏ธ 5:08
๐ŸŽต 694 characters
โฑ๏ธ 5:08 duration
๐Ÿ†” ID: 22299239

๐Ÿ“œ Lyrics

Letra: Eider Rodriguez & Sorkun / Musika: Aritz Luzuriaga
Konponketak: Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero & Fredi Pelaez
Perkusioa: Josean Flores

Ziklomorphosia,
nire barruko lupetzan
bizi zaren munstroa
ur epel lodi beltzetan
etsipenen hondakinez
eta itsas belarrez
egindako kabian.
Ahaztea abandonatzea bada
gogora zaitzadan.

Sirena zaharkitu bat,
panpin herren bat
baino gauza tristeagoak bizi dira
nire barruko lupetzan.
Eskaintzan hartutako
hoteleko araztasunean
dastatu gabeko gosaria
edalontzi apurtua eta nire gorputza.

Gogora dezadan
ezin naizela aldi berean
hil eta bizi.
Berriro jaio naiteke
Berriro hil banaiteke.
Ziklomorphosia,
errenditzea zu
menderatzea da, hala da.

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings