Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Hitzek min hartzen duten tokia

๐Ÿ‘ค Selektah kolektiboa โ€ข ๐ŸŽผ Esperientzien etorbidetik โ€ข โฑ๏ธ 3:40
๐ŸŽต 2046 characters
โฑ๏ธ 3:40 duration
๐Ÿ†” ID: 22630751

๐Ÿ“œ Lyrics

Nonbait, oinazeren eremu zabaletan
Eleak mutu eta bihotzak leher

Bada toki bat munduan han zeru ta lur artean
Hitzak min hartzen duenekoa
Gizakien ametsak puskatzen diren txoko zakarra
Norberak bakarrik lehortzen ditu han bere negarrak
Bizkarrak dira solasten zintzotasunari muzin eginik
Koldarkeriatik ateratzen dute etekinik
Lagunak galtzen dira han eta erosten paperen gisan
Ideien aniztasunaren kolorea da grisa
Hodeitsu antzean gogoak eta nekeak
Jateko hil beharra fedea ere saltzen denean
Beherapenak beti batzuen bizitzekin
Besteok eros ditzagun merke etekinekin
Asteburuak pasatzen dira han ez balira bezala
Ta atseden hartzeko igandeari ortakar
Asteburu, parranda, kalimotxo, eta ron:
Zentzurik gabeko hitzak haur soldaduarendako
Neska ederrak eta bular politak,
Burka batek estalirik edo mina batek itsusturik, dinamitaz
Dinamita eta uranio usaina, nahi aina
Zure neskalagunaren irribarrea da iraina
Bortsa dezaten salduko ez duten beldurrik

Ez dezala sufri hitzak mintzen diren tokirik

Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen
Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen

Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen
Hortxen baitu hitzak min hartzen

Han baitere maitemintzen ortzia eta kea
Han jotzen dute larrutan gerra eta goseak, eta nahigabeak
Gure DVD dotoreen filmea Harry Potter edo edozer
Diru-holdek afaldurik berdea
Da oraino berde uniformeen kolorea
Doloreak eta ohoreak sari ezberdin dira
Etsiren pixka bat hurrengo gerra nominatua
Teleberrin azalduko den zerraldo lehertua,
Umorea galdu ez duten lehoiak
Blusoiak odolez blai txiro dabiltzan heroiak
Kalashnikov bat eta bi sandaliaz jantzirik
Herritar umilak hiltzera kondenaturik
Neguri edo Gorraiz erreko balira

Agian oinazea itzuliko zen sortu zutenen tokira
Bainan artean hemen gaude hitzari eutsiz
Oinazeak hil ez dezan, itsaropena irrintziz

Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen
Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen
Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen
Hortxen baitu hitzak min hartzen

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings