Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Isiltasun ituna

๐Ÿ‘ค Kherau โ€ข ๐ŸŽผ Aukhera โ€ข โฑ๏ธ 4:34
๐ŸŽต 1179 characters
โฑ๏ธ 4:34 duration
๐Ÿ†” ID: 25922360

๐Ÿ“œ Lyrics

Ohiala igo, antzezten hasi, barreak dakar samina...
Istorio honek noiz utzi zion izateari ipuina?
Bakardadea, lagun zorrotza, orain daukat lagun-mina
Ebidentziak menderatuta itotzen zen izokina.

Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria

Zure irlara heldu ondoren labirinto zen saria:
Barruan pizti, kanpoan ehule, moztu zenuen haria...
kandela itzaliz, azala erre, ezkoaren ernaria,
hegoak eman gero urtzeko, bero bako Eguzki-argia

Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria

Niretzat zenuen negu luzeak negutu zidan irria
udagoienak gehiegi eta oso eskasa udaberria
Babelgo Dorreko hondakinetan izan behar nuen harria
Zerua ukitu nahi eta ezin, amets-gabeen deserria

Hemen naukazu, gor eta itsu, mutu den oihularia,
isiltasun itunak zolduta oroitzapenen zauria
Dantzari eroa, noraezean, karuegi bidesaria:
ez da(g)o malkorik nire begi(e)tan, baina ariman bai euria.

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings