Home ๐ŸŽฌ Bollywood ๐ŸŽต Pakistani ๐ŸŽค English Pop

Laborarien Alde

๐Ÿ‘ค Erramun Martikorena โ€ข ๐ŸŽผ Otsobi โ€ข โฑ๏ธ 3:41
๐ŸŽต 736 characters
โฑ๏ธ 3:41 duration
๐Ÿ†” ID: 30520717

๐Ÿ“œ Lyrics

Lur-bazterretan errege
Laborariak girade
Nun sortu eta han dohatsu
Lanean betiere
Bihotza beti alegre

Argi deneko, laudetak
Hasten ditu bere kantak
Nik ere pentze-alorretan
Jalgitzen tut nereak
Lan denborako aireak

Mundua hor dut meneko
Hedatua enetako
Haizia musikan ari zait
Beharrien goxoko
Badut ere gai betiko

Enetzat mendiak berde
Eta zelaiak kolore
Enetzat itturriak argi
Bai eta fresko ere
Ibaia dena kantore

Iguzkiaren irriak
Mendiko haize garbiak
Ez berek hazten jendeak
Nasaiki izerdiak
Ixurtzen laborariak

Hirian leku eskasez
Baserriaren ametsez
Zenbat gizon eta emazte
Hemen bakartasunez
Oihuka laguntza galdez!

Mendiak eta hiriak
Elgarren lagun jarriak
Noiz dituzkegu ikusiko?
Noiz bilduko guziak
Jerusaleme berriak?

โญ Rate These Lyrics

โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†โ˜†
Average: 0.0/5 โ€ข 0 ratings